XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, Smithen arabera, aberastasunaren izaera eta kausak truke librearen gainean eraikitzen dira.

Liburu hau lan-banaketaren ikerkuntzarekin hasten da.

Bere iritziz, lan-banaketa trukearen ondorio naturala da.

Batzuen ustez, Smithek kausa eta efektua nahastu zituen sistema kapitalistaren erlazioak naturaltzat hartzeagatik.

Dena dela, eta eztabaida hau alde batera utzirik, lanaren produktuaren emaitza argitzeko gai izan zen eta hau erabilpen-balio eta truke-balio gisa sailkatu zuen.

Beraz, Smithek ondasun baten truke naturalaren arazoa plazaratu zuen lehen aldiz.

Smithen prezio naturalari buruzko gogoetak garrantzi handikoak dira.

Berak prezioak aroen eta tokien arabera aldatzen direla jakin bazekien, baina neurtzeko unitate unibertsal eta ojektiboa jartzea egokitzat jo zuen.

Unitate horren bila abiatu zenean honek gizartearen baldintzen araberakoa (hots, aurreratua ala atzeratua izatearen araberakoa) izan behar zuela konturatu zen.

Bigarren kasuan, gaiaren truke-balioa aurkitzeko, gaia bera lortzeko behar zen lana baino ez zen kontuan hartu behar.

Lehenengoan, ordea, beste produkzio-faktore batzuk kontsideratu behar zirela konturatu zen eta, kasu batean zein bestean, denbora beti baloratu egin behar zela.

Beraz, Smithek plazaratutako arazoaren ebazpena ez aurkitu arren, kapitalaren pilaketa nondik datorren edo nola egiten den adierazi beharra argi eta garbi utzi zuen.

Smithek kapitalaren pilaketa justifikatzeko, balioaren eta lanaren arteko baliokidetasuna hasierako gizartean (hots, gizarte primitiboan) baino ez dela izaten kontsideratu zuen.